Hiri-barreiatzea edo hiri-sakabanatzea (urban sprawl), italiar testuinguruan hiri lausoa izenez ezaguna (città diffusa), hirigintza kontzeptu konplexu bat da, oinarrian landa-lurrak okupatuz dentsitate txikiko hiri-garapena duena, erabileren bereizte handia (ad: dendak eta etxebizitzak) eta autoekiko mendekotasun handia eragiten dituena[1]. Hiri lausoak oztopo ugari sortzen ditu, hala nola:
Autoekiko menpekotasun handia (eta auto gabekoen mugimendu eza)
Ekipamendu desegoki eta sakabanatuak (ad: osasuna, kultura...)
Azpiegitura kostu handiagoa biztanleko (ad: bideak, instalazioak...)
Alferreko hiri-bilbea (ad: erabilera gutxiko kale-plazak
Sumatutako balio estetiko kaxkarra (ad: paisaia errepikakorra)
Hiri-barreiatze terminoa konnotazio negatiboak ditu oro har, batez ere osasun, ingurumen eta kultura arrazoiengatik[2]. Hiri lausoetako biztanleek, batez beste gehiago kutsatzen dute eta auto arrisku gehiago jasan[3][4], hiri trinkoetakoak baino. Hala ere, eztabaidagai da, batzuen esanetan kontsumitzaile ugarik dentsitate txikiko auzoak nahiago dituztelako.[5]